Close

LOGOPEDIA GABINETEA

GABINETEA

nor gara gu?

Logopedian graduatuak gara eta beste zenbait ikasketa burutu ditugu; hezkuntza (Magisteritza), musika, hezkuntzaren behar bereziak zein psikologia eta pedadogia alderdietan, ahalik eta zerbitzu kalitatezkoena eskeintzeko.

Gabinetean, hortaz, komunikazio prozesuaren ikasketaz arduratzen gara; komunikazioaren, lengoaiaren, hizketaren, ahotsaren, entzumenaren eta degluzioaren trastornoak/zailtasunak, helduetan zein umeetan, prebenitu, atzeman (detektatu), ebaluatu, diagnostikatu, tratatu edo errehabilitatu egiten ditugu.

MISIOA

zein da gure helburua?

Gure misioa logopediaren bitartez bezeroen bizi-kalitatea hobetzea da, beren eguneroko bizitzan sortzen zaizkien komunikazio zailtasunak edo oztopoak gainditzen lagunduz.

PATOLOGIEN ESKEMA

Zer da lantzen duguna?

1. HIZKETA NAHASTEAK

4. IRAKURKETA-IDAZKETA NAHASTEAK

2. AHOTS ETA ARNAS NAHASTEAK

5. IRENSTE NAHASTEAK

3. LENGOAI NAHASTEAK

6. BESTE IKASKUNTZARAKO ZAILTASUNAK

LAN-TALDEA

Hauxe da gure Logopedia Gabinetea osatzen duen lan-taldea.

Itziar Portabales Logopeda

Txikitatik musika izan dut nire zaletasun eta motibazio, honela, ikasketa hauen jarraipena, pertsonen ongizatean laguntzera bideratu nituen, haur zein helduri. LOGOPEDIAK barneratzen dituen lengoaiaren eta komunikazioaren mundu interesgarrian espezializatuz, eta etengabeko ikasketan murgilduaraziz.

Oihana Bengoetxea Logopeda

Psikologian lizentziatu nintzen, pertsonen bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin eta, ikasketa hauek burutzen nituen heinean, mintzaira eta komunikazioaren alorra interesatu zitzaidan. Horrela, LOGOPEDIAK eskaintzen duen arlo honetan murgildu nintzen eta, gaur egun, formakuntza osatzen jarraitzen dut  (bertaratzen diren) pertsonen beharrak asetzeko helburuarekin.